ESPAZIO LUNARRA

(G)une Holistiko Psikoterapeutikoa | Espacio Holístico Psicoterapéutico

Zaintza eta ongizate emozionalera bideratutako gunea da Espazio Lunarra. Osasunaren ikuspegi holistiko, integral eta intersekzional batetik. Helburua norberaren ezagutza garatzea ahalbidetzen duten tresnak partekatzea eta entregatzea da, norbanakoaren eta taldearen ongizatea gizartearen eraldaketarako baliabide gisa. Horretarako, emozioez, gorputzez, sinesmenez eta pentsamendu- eta ekintza-ereduez jabetzeko hainbat teknika erabiltzen dira.

Ongi Etorri Espazio Lunarrera!

Gune birtual hau sortu dugu gurekin harremanetan jartzea errazteko asmoz baita nondik lan egiten dugun azaltzeko ere.

Ezkerretik eskubira Leire, Javi, Maddi eta Amanda gara, Espazio Lunarrako kide eta psikoterapeutak.

SARRERA ^

ZERTAN BIDELAGUN ZAITZAKEGU?

Egoera pertsonal desberdin eta askotarikoetan bidelagunduko zaitugu (doluak,  blokeoak, zalantzak, antsietateak, tristura edoeta derpesioak, etab.)  konfiantzazko eta konfidentzialtasunezko espazio batean.

Pertsona bakoitzaren indarguneetan eta nahietan kontzientzia hartzen dugu baita gertatzen zaienari buruzko agentzia propioa sustatu ere.

Zailtasun afektibo sexual ezberdinetan bidelaguntza ematen dugu: Desira galera edo kitzikapen gutxitze/ezeztasuna, erantzun korporalean, plazerraren bizipenean,  asegabetasuna, etab.

Bidelaguntza eskeintzen dugu bikotea(k) eraikitzeko prozesuan sortu diren zailtasun eta korapiloen jabetze eta desegitean eta harreman asebete edo bideragarriago bat bilatzeko tresnak eskaintzean.

Bestalde, bidean sor daitezkeen banantze eta dolu prozesuan ere bidelaguntza egiten dugu.

Pertsonaren beharrizan ezberdinei erantzuten zaie, bai plano indibidualean baita talde eremuari erreparatuta ere: gainontzeko pertsonekin duen elkareragina, elkarreragin horretan sortzen diren zailtasunak, etab.

Saio hauetan aztertze neuropsikologikoko zerbitzua eskaintzen dugu garuneko kalteengatik funtzio kognitiboetan eragina izan dezaketen  pertsonentzako, haur, nerabe, heldu zein hirugarren adineko pertsonei begira.

SARRERA ^

KONTAKTUA

Ongi Etorri Espazio Lunarrera!

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero espaziolunarra@gmail.com-era email bat bidali edo eta (+34) 623 28 10 95 -ra deitu dezakezu. Gutako bat ahal bezain pronto harremanetan jarriko da.

Mila esker eta besarkada bat!

SARRERA ^

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: